ELKARRETARATZEA: Euskara defenda dezagun Donostian!
Non: Justizia Jauregiaren aurrean
Eguna:Otsailak 3, astearekin
Ordua: 19:00
Bagera Elkartetik gure kezka eta gaitzespenik sakonena adierazi nahi dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren azken epaiaren aurrean. Donostiako Udaleko bi lanpostutarako euskara eskakizuna baliogabetzeak atzerapauso larria dakar gure hizkuntzaren normalizazioan.
Zergatik da onartezina?
π Eskubideak urratzen direlako: Herritarrek administrazioan euskaraz artatuak izateko duten eskubidea kolokan jartzen du.
π Diskriminazioa: Euskara eskatzea ez da diskriminazioa; diskriminazioa euskaldunon eskubideak ez bermatzea da.
π Atzerapausoa: Proportzionaltasunaren izenean, euskara gutxietsi eta baztertu egiten da.
Donostia hiri euskalduna da eta gure udal administrazioak horrela jokatu behar du. Ez dugu onartuko euskarak atzera egitea!