
FELIX GURE BIHOTZEAN
Intxaurrondoko auzoa daukazu
zutaz oso eskertua
antolatutako ospakizunaz
ta partaidetza anitzaz.
Santa Agedan koplak kantatzen
Ihauteri iragarlea
kaldereroen antolatzaile
ta San Joaneko txinparta.
Eta hau quztia qutxi balitz
munduko ibiltaria
lanean eta gizarte mailan
egindako lan itzela.
Bihotz handiko gizon txikia
hanka palun erraldoia
gurekin izango zara beti
zu Felix Etxeberria.
Eguna: 2026-02-04
Egilea: Tere Briongos
Doinua: Santa Ageda koplak
