Zer da euskararen aurkako oldarraldi judizial hori? ... Etorri asteazkenean!

Korrikaren inguruko egitaraua osatzen goaz piskanaka eta, lehen ekintza gisa, datorren asteazkenean Oldarraldiaren inguruko kontzientziazio-saioa antolatu dugu, Bagera elkartearen eskutik. Saioaren ardatza, Oldarraldia zer den ulertu eta etorkizunera begira izan ditzakeen ondorioez jabetzeaz gain, horren aurrean egin dezakegunaz ohartzea da.

Noiz: Martxoaren 4an, asteazkena, 19:00etan
Non: Plazara Goazen lokalean (Bernart Etxepare plazan), Intxaurrondon.

Laster batean Korrikaren inguruan antolatu dugun egitarau osoa bidaliko dizuegu,
Ondo izan eta laster arte!