Ekainaren 13an Euskal Herriko euskaltzale guztiak Iruñean batuko gara, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxan. Mobilizazio nazional honek hiru zutabe izango ditu eta zutabe bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du (beheko irudia ikusi):
  1. Ofizialtasun osoa
  2. Jauzia hizkuntza politiketan
  3. Euskaltzaletasuna
Plazara Goazetik, Intxaurrondoko eragile eta norbanako euskaltzale guztioi bertan parte hartzera eta zuen komunitateak aktibatzera dei egiten dizuegu! 
Euskal Herri osoan hedatzen ari den euskararen aurkako jarrera oldarkor eta antolatuen aurrean euskaltzaleok batu eta pizkundea eragiteko garaia da!!!

Intxaurrondo-Altza auzoetatik autobusa ateratzeko asmoa dugu: aurreikuspena egite aldera, eskertuko genizuke esatea autobus hori hartzeko asmoa izango bazenu. Baiezkotan bidali mezu bat plazaragoaz@gmail.com helbidera, zenbat lagun izango zinaketen adieraziz. Aurrerago konfirmatuko dizuegu tokia, ordua, eta abar.