Literatura plazara: Erradikalak (A. Labaka eta B. Egizabal, 2026-05-28)

Egileak: Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egizabal Ollokiegi
Liburua: Erradikalak 
               

Hizlariak: Beti bezala Iratxe Retolazak gidatuta.
Noiz: Maiatzaren 28an, osteguna.
Ordua: 19:00
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02
Prezioa: Doan aretoa bete arte
Antolatzaileak: Plazara Goaz taldea,
-------------beste hauen laguntzarekin: Bagera, Donostia Kultura eta Donostiako udala.

Erne datorren ikasturterako liburuak aukeratuko ditugu ostegunean

2026-05-29.
Saioko argazkia:

Hauek dira datorren ikasturterako aukeratutako liburuak:  Silueta - Harkaitz Cano / Beste zerbait - Danele Sarriugarte / Dena zulo bera zen - Eider Rodriguez / Ahanzturaren aingerua - Maja Haderlap


Ikusi kritikarien iritzia (armiarma.eus):

2017an hasita Labakak eta Egizabalek “Erradikalak gara” eta “Erradikalak ginen” antzezlanak egin zituzten han eta hemen. Susaren “Ganbila” sailaren barruan argitaratu da bi antzezlanak biltzen dituen liburua. Jule Goikoetxeak hitzaurre poetikoa idatzi zuen bi antzezlanen sarrera gisa.

Labakaren pertsonaia da goi mailako bertso idatzien bidez gaiei hitza eta gogoeta jartzen dizkiena eta Egizabalena plazaratutako gai potoloei “clown” ukitua eransten diena. Bikote komiko osatzen dute. Horra beren  lehen bertsoko zati bat: “Gozatu gure kontraesanen/ lehenbiziko geltokia”. 

Antzezlanak hainbat gai astintzen ditu: euskararen jatortasuna, gaztetasuna, kultur aniztasuna… Baina generoa da ildo garrantzitsuena: emakumeek pairatzen dituzten biolentziez eta intersekzionaliteaz,  emakumezkoen sexualitatea...

Euskarazko antzezlanen Ganbila atarian:

liburua — “Erradikalak” + “Soka”: Oholtzatik paperera, Maitane Legarreta Etxezarreta (2022-10-01)
liburua — “Erradikalak”: Galtzerdiak bularretakotan, Jon Martin-Etxebeste (2022-06-25)