Donostia Kulturako ikastaroak:
Euskarazko ikastaroak Donostia Kulturan (izena eman irailaren 13a baino lehen)
Aurten ere, euskarazko ikastaroetan izena emateko deialdia egiten dizuegu.
Intxaurrondon bertan 80 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira.
Euskarazko ikastaroetan matrikulatzeko epea gaztelerazkoen aurretik izango da: irailaren 7tik 13ra bitartean. Informazio gehiago Donostia Kulturaren webgunean.

Plaza dantzen ikastaroa:
Eta gogoratu gure Plaza dantzen ikastaroaz
Urriaren 1ean hasi eta maiatzera bitarte, asteartero ala ostegunero (astean behin, aukeran), 18:30etan, Plazara Goazen lokalean. 10 euro hilabetean. Ez da aldez aurretik matrikulatu behar, lehen egunean bertan agertu eta taldeen banaketa egingo dugu (zalantzarik izanez gero, idatziguzue posta honetara).