Aste honetan zehar, eta asteburuan batez ere, Intx'Apain jaialdia izango dugu auzoan.
Auzoa muralez beteko duen eta euskara ardatz duen kale-jaialdia izango da hori.
Plazara Goazekoak egitasmoaren kolaboratzaileak gara.
Egitaraua mardula eta ederra da! Triptikoan daukazue informazio osoa. Etorri eta parte hartu!
- Ostirala, hilak 30, 17:00etan: Mural bat pintatzea Kultur Etxe ondoko paretan, haurrei zuzendutako ekitaldia. DJ Mikeltxi + Merendola izango ditugu ere. Bete kolorez pareta hori!
- Larunbata, hilak 31, 12:00etan: Muraljira, ibilbide gidatua, haurren hiri partaidetzarako Alubi elkartearen eskutik. Larraitz Esnaola eta Idoia Moreno izango dira gidariak. Irteera: Intxaurrondo kalea, 43.
- Igandea, azaroak 1, 12:00etan: MuralJira bertsotan. Intxaurrondoko Bertso Eskola + Alaia Martinen eskutik, bertsoz bertso muralei buruzko kontakizunak jasoko ditugu. Bukaeran, aperitifa Bernart Etxepare plazan. Irteera: Telesforo Aranzadi kalea, 2.
https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/intxaurrondo-apain-2026
