Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatuta komiki-solasaldia: 

Komiki saioa: “Maurizia” (G. Ubeda eta Garluk, 2025-11-18)

Maurizia, biziminaren hotsa” 

Egileak: Garbiñe Ubeda eta Garluk
Hizlariak:
Beti bezala Igor Leturiak gidatuta. Egileak bertan izango dira.
Noiz:
azaroaren 18an, asteartea. 
Ordua:
19:00
Prezioa:
Doan aretoa bete arte

Maurizia Aldeiturriaga Zabala (1904 - 1988) trikiti musikako pandero jotzailea eta abeslaria izan zen. Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren musikaren ezaugarri nagusia. Mauriziaren ahotsa basatia eta primitiboa zen, eta indartsua batez ere.  Ahots grabea zuen emakumeak, sendoa, basatia, eta erakargarria. Behetik kantatzen hasten bazen ere, goitik amaitzea gustatzen zitzaion, oktaba bat igo eta abestia goitik errematatu. 

Harrigarria bada ere, musikari belaunaldi berriko gazteak ere liluratu zituen. Hertzainak taldeko Josu Zabala edo Kortatuko Fermin Muguruza eta abar luze batentzat, garaiko punki mugimenduarentzat alegia, Mauriziaren abesteko era askatua eredu bihurtu zen. Euskal Rockarentzat Maurizia beste garai bateko punkirik punkiena izan zen. Fermin Muguruza abeslaria ere miresle sutsua izan zen.

Antolatzailea: Donostia Kultura
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxea
………Felix Gabilondo plaza, 1 20015 Donostia
………943 48 34 02