Dakizun bezala, asteazkenean, hilak 25, Korrika sartuko da auzora, goizeko 9:30ak aldera. 

Mirakruz gainetik Zubiaurrera pasako da eta ondoren, kotxerasetik gora, Beharkoko errotondaraino; Txara, Zarategi eta Monsetik behera, kotxeraserantz berriro, Egiara joateko.

Ondorengo mapan, ibilbidea eta km bakoitza zeinek hartuko duen ikus dezakezu, nahi duzun puntuan bat egiteko (Plazara Goazen km-a: Mons pasealekuan 9:59etan):

Ordutegia dela eta, badakigu jende askorentzat ezinezkoa izango dela bertaratzea, horregatik, ahal duzuen guztioi Korrikan parte hartzera dei egiten dizuegu, eta korrika egin ezin dutenei ere, animatzera gonbidatzen ditugu.

Bestetik, gogoratu astean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditugula auzoan, egitaraua gogorarazten dizugu:

Euskara garelako, gora Korrika!