San joanak antolatzeko BILERA IREKIA 
Eguna: apirilaren 28an, asteartea,
Ordua; 19:30ean
Tokia:    Plazara Goazen lokalean (Bernart Etxepare plaza). 

Auzotar eta auzoko talde guztiak gonbidatuta zaudete bertara eta proposamenak ekartzea eskertuko dizuegu.

Udaberria aurrera doa eta laster San Joanak ospatuko ditugu auzoan. Jai hauek auzoko hainbat eragileren artean prestatzen ditugu baina auzotarren laguntza behar dugu aurrera aterako badira
Horregatik, datorren asteartean, hilak 28, 19:30etan Plazara Goazen lokalean izango den bilera irekira etortzeko gonbita luzatzen dizuegu auzotar guztiei.
Etortzerik ez baduzu baina zerbaitetan laguntzeko prest bazaude (aurretik edo egunean bertan), mezu honi erantzunez jakinaraztea eskertuko genizuke
 
Jai euskaldun eta partehartzaile batzuen alde, gora San Joanak eta gora Euskara!